Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Kanadako ehundaka garraiolarik Ottawa hiriburua hartu dute Covid neurrien aurkako protestaldian

Garraiolarien martxa Kanadako Ottawa hiriburura urtarrilaren 29an iritsi zenetik, egunero egiten dituzte protestaldiak. Asteburuan 10.000 lagun elkartu ziren hiriburuan bertako poliziaren datuen arabera. Covid19ri aurre egiteko Gobernuak hartutako neurriak bertan behera uzteko eskatzen ari dira; batez ere, nazioarteko garraioan ari direnak derrigorrez txertatu beharra kentzeko eskatzen ari dira. Kanadako gobernuko eta hiriburuko agintariak laguntza eskatu dute ez direlako protestei erantzuteko gai. Polizia gehiago eskatu dituzte eta ez dute militarren erabilera baztertu. Kanadan sekula egin den protesta handi eta esanguratsuena burutu dute garraiolariek. 

Estatu Batuetara joaten diren garraiolari kanadiarrak derrigorrez txertatu behar direla agindu zuen urtarrilaren 15ean Kanadako gobernuak. Orduan abiatu ziren Kanada ekialdeko hainbat garraiolari Ottawa hiribururantz. Gero, Ontario, Quebec eta Eskozia Berriko beste hainbatek berdina egin zuten. Covid19ari aurre egiteko neurriak kentzeko eskatzen ari dira.

Agintariek salatu dutenez, txertoen aurka daude plataformak eta beste zenbait talde erradikal daude ekintzen atzean. Sare sozialetan martxaren hainbat bideo eta irudu ikusi daitezke. Supremazista txuriak direla esan duten arren, indigenak eta etorkinak ere parte hartzen ari dira ekintzan.  

Hiriburua larrialdi egoeran da jarri zuen igandean Jim Watson, alkateak. Bere iritziz, hiria historiako larrialdirik handienaren aurrean da. Peter Sloly Ottawako polizia buruak zailtasunak aitortu eta beste 1.800 polizia gehiago bidaltzeko eskatu zuen astelehenean prentsaren aurrean. Poliziak 20 lagun atxilotu ditu egunotan eta 500 isunetik gora jarri, besteak beste, kamioiei erregaia emateagatik, edo zarata gehiegi eragiteagatik, etengabe bozina hotsak entzuten baitira kamioien inguruan. Ottawara bidean zihoazela, hainbat lekutan ongi etorria egin diete garraiolariei. Diru bilketa kanpaina ere egin dute gastuei aurre egiteko. 

Kadanako kamioiei elkarteak protestaldiaren aurka egin du. Normalean nazioarteko garraioan, AEBko mugaren bi aldetan, aritzen diren garraiolari gehienak, ehuneko 85etik gora, txertatuak daudela adierazi dute. 

Alderdi Demokratiko Berriko Jagmeet Singh politikariak salatu du ez dela soilik txertoen aurkako taldeen protestaldia, “Gobernua botatzeko saiaketa” baizik. Kanpoko taldeek ordainduta dagoela ere salatu zuen, konkretuki, esan zuen AEBtik datozela GoFundMe plataformaren bidez egindako diru bilketan jasotako kopuru asko. BEsteak beste, Donald Trump presidente ohiak, protestaldien alde egin du.