Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Lan duina. Pentsio duinak. Bizitza duina. Garraio duina.

U30, greba orokorra. Donostiako mobilizazioaren amaieran hartu zuen Hiruk hitza, eta ondorengoak izan ziren gure aldarrikapenak:

Lan duina. Pentsio duina. Bizitza duina. Garraio duina.

Hori da Euskal Herriko garraiolariok gaur kalean aldarrikatu duguna. Garraio duina.

Eta, horretarako, ezinbestekoa da Lakuako eta Iruñeko gobernuek sektorea arautzeko neurriak hartzea, garraiolari autonomoaren etorkizuna bermatzeko. Helburua gure industria-sarearen, gure errealitate ekonomikoaren eta gure gizartearen beharren zerbitzura egongo den salgaiak errepidez garraiatzeko eredu bat diseinatzea da.

Garraiolariek lan istripuak ditugu, errepidean gertatzen diren lan istripuak. Ezin dituzte errepideko istripuen zenbakien atzean ezkutatu. Lan istripu guztien atzean berdina topatu ohi dugu beti: prekarietatea. Beste sektore askotan gertatu ohi den moduan, garraioan ere lan baldintzak gero eta prekarioagoak dira. Lan baldintza duinak, hori da eskatzen duguna. Lana era seguruan egiteko aukera, presarik gabe, gehiegizko lan egun amaigaberik gabe, benetako zerbitzu publikoa bideratzeko lan baldintzak. Gure lanean segurtasuna bermatzea ezinbestekoa da, etxera bizirik iritsi nahi dugu.

Bereziki nekagarri eta arriskutsuak diren beste lanbide batzuetan gertatzen den bezala eta lanbideak eskatzen dituen eskakizun fisikoak kontuan hartuta, garraioan ere erretiratzeko adina 60 urtera murriztea beharrezkoa da.

Hamaika arrazoi dauzkagu grebarako, baina eskubide sozialen aldeko borroka ez dadila gaurko egunean amaitu.

Lan duina. Pentsio duinak. Bizitza duina. Garraio duina.