Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Nazioarteko garraioan bete beharreko arau berriak: muga pasatzea takografoan adierazi eta furgoneten titulua

Nazioarteko garraioan bete beharreko arau berriak: muga pasatzea takografoan adierazi beharko eta tituloa behar dute furgonetan dabiltzanek

Garraiolariek ezin dituzte alde batera utzi nazioarteko garraioari buruz 2020tik martxan diren arau berriak. Batetik otsailaren 2tik aurrera derrigorrez jaso behar da takografoan  herrialde batetik bestera igarotzea. Muga pasa eta lehenengo aparkalekuan egin beharko da takografoak automatikoki egiten ez duen kasuetan. Bestalde, maiatzetik aurrera garraio arinean nazioartean 10 urte baino gutxiago daramatenek ere titulua beharko dute. 

Arau berriak 2020ko uztailean onartu eta hilabete geroago indarrean sartu zen Mugikortasun Paketearen ondorio dira. Batetik, nazioarteko ibilbideak egiten dituzten garraiolariek herrialde-aldaketa erregistratu beharko dute mugan; bestetik, zama arinak nazioarte mailan garraiatzen dituztenek gaitasun titulua beharko dute azken 10 urteotan hasiak baldin badira. 

Otsailaren 2an sartuko da indarrean, mugak zeharkatzean takografoan estatu-aldaketa markatzeko betebeharra; beraz, takografoak automatikoki erregistratzen ez badu, gelditu egin beharko da garraiolaria, eragiketa eskuz egiteko. Lehenengo geldialdian egin behar dute, sartu den estatu berriaren mugatik ahalik eta hurbilen. Bestalde, maiatzetik aurrera, furgoneten nazioarteko garraioan hamar urte baino gutxiago daramaten garraiolariek titulua izan beharko dute.

Arau berriak 2020ko uztailean onartu eta hilabete geroago indarrean sartu zen Mugikortasun Paketearen ondorio dira. Batetik, nazioarteko ibilbideak egiten dituzten garraiolariek muga-aldaketa erregistratu beharko dute; bestetik, nazioarte mailan zama arinak garraiatzen dihardutenek gaitasun-lizentzia beharko dute aurtengo maiatzaren 22tik aurrera. Horrek esan nahi du gaitasun profesionala, gaitasun ekonomikoa eta zintzotasuna izan behar dituztela. Betebehar horretatik libre geratuko dira nazioarteko garraioan ibilgailu arinekin hamar urte baino gehiago daramatzaten garraiolariak, hau da, 2010eko abuztuan MDM baimena zutenak (10 urteko antzinatasuna mugikortasun-paketea indarrean jarri aurretik).

Gaitasun ekonomikoa, arinen kasuan, 1.800 eurokoa izango da lehenengo ibilgailuarengatik, eta 900 euro gehiagokoa bigarrenetik aurrerako ibilgailu bakoitzarengatik. Gainera, 2026ko abuztutik aurrera, furgonetek ere takografoa ere izan beharko dute, gidaldiak eta atsedenaldiak kontrolatzeko.

Neurri horien guztien helburua nazioarteko garraioa hobeto arautzea da, adibidez, merkantzien 2,5 eta 3,5 tona MMA arteko arinen kasuan, karga handiarekin dabiltzan eta beste herrialde batzuetatik datozen furgoneten jarduna saihesteko.

Era berean, postontzi-enpresak kontrolatu nahi dira –lan egiten duten herrialdeetan kokatuta ez daudenak–, eta lan-baldintza okerragoak dituzten tokietako gidarien erabilera saihestu. Hala, otsailaren 2tik aurrera, kamioilari europarrek takografoan idatzi beharko dute zein leku zeharkatzen dituzten beren ibilbideetan. Garraiolari batzuk beldur dira neurri berriak ez ote duen kaosa eragingo mugetatik gertu dauden aparkalekuetan, bertan gelditu beharko baitute aldaketa erregistratzeko.