Hala dio BOEn argitaratutako azken aginduetako batek:
Gidari-txartela: takografo-txartela 2020ko martxoaren 6tik alarma-egoera edo haren luzapenak amaitu ondoko 15 egun bitartean (biak barne) iraungitzen zaien gidariek garraioa egiten jarraitu ahal izango dute. Neurri hau aplikatuko zaie txartela berritzeko eskaera gutxienez iraungitze-data baino 15 egun lehenago aurkeztu duten gidariei.
Zer egin gure kasua bada?
Aurreko atalean adierazitako egoeran dauden gidariek ondorengoa egin beharko dute:
- Bidaia hasi aurretik, gidatzen duten ibilgailuaren datuak inprimatu behar dituzte, eta datu hauek jarri:
-
- Identifikazio datuak (izen-deiturak, gidari-txartelaren edo gidabaimenaren zenbakia), sinadurarekin batera.
- Errepideko garraioaren takografoei buruzko 165/2014 (EB) Erregelamenduaren 34. artikuluko 5. paragrafoko b) letrako ii), iii) eta iv) tartekietan aipatutako aldiak.
2. Bidaia bukatzean, takografoak erregistratutako denboraldiei buruzko datuak inprimatu beharko dituzte, bai eta bidaiaren hasieran egindako inprimaketatik egindako beste lan, prestasun eta atsedenaldi batzuetarako erabilitako edozein aldi erregistratu ere, epe hauek takografoak erregistratu ez baditu. Inprimaki horretan identifikaziorako datuak sartu beharko dira (izen-deiturak, gidari-txartelaren edo gidabaimenaren zenbakia).
Zer eraman behar da?
Iraungitako txartela eta berritzeko eskaeraren gordekina eraman beharko dira ibilgailuan, baita aurreko atalean adierazitako inpresioak ere.
Enpresa-txartela: martxoaren 6tik alarma-egoeraren adierazpena edo horren luzapenak amaitu ondoko 15 egun arteko iraungitze-data duten enpresa txartelak, ez dira erabili beharko, ezta nahitaezko beharrak betetzeko ere.
Nori eragiten dio?
Txartela iraungi aurreko 15 egun balioduneko epean txartela berritzeko eskaera aurkeztu duten enpresei bakarrik aplikatuko zaie neurri hori, baldin eta enpresak martxoaren 14tik alarma-egoera amaitu eta hurrengo 15 egunera bitartean beste txartelik indarrean ez badu. Enpresak indarrean dagoen txartelik eskura balu, takografoaren eta gidarien txartelen deskarga egin beharko du azken deskargatik.