Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

65 urte bete aurretik jubilatzeko zailtasunak jaso ditugu Garraiolariok-en 117. zenbakian

Oso garraiolari gutxik lortzen du Administrazioaren laguntzari esker 65 urte bete aurretik erretiratzea. Martxoko lanuztearen ondoren Madrileko Gobernuak jarduna uzteko laguntza bikoiztu zuen arren, 10 milioi eurotik 20 milioi eurora, ezintasunen bat duten garraiolarientzat eta 65 urte beteta dituztenentzat iritsiko da soilik, segur aski. Madrilekoa iristen ez dela ikusita, beste garraiolari batzuek Jaurlaritzaren laguntza eskatzen dute, gutxi gorabehera 10.000 eurokoa. Eta badira beste batzuk, laguntza baztertu eta bere kabuz erretiratzea erabakitzen dutenak. Zenbait Gizarte Segurantzaren baldintza, jasotako arreta desegoki eta informazio faltarengatik haserre sumatu ditugu. 48 urte kotizatuak eduki arren ehuneko 13a kenduko diote bati 63 urterekin erretiratzeagatik. Bien bitartean garraiolariek 60 urterekin erretiratzeko eskubidea aldarrikatzen jarraitzen dute, eta erretiratuek 1080 euroko gutxieneko jubilazioa. Garraiolariok aldizkariaren 117. zenbakian jaso dira horiek guztiak, baita gasolioaren prezioak edota kamioiei jarriko zaizkien bidesariek eragiten dituzten zailtasuna eta beste zenbait albiste interesgarri, garraiolarien iritzia, abokatuaren txokoa, aseguruen prezioak, denbora-pasak eta abar. 

Garraiolariok117 PDFan

Aurreko zenbakiak

Garraiolariok116 PDFan

Garraiolariok115 PDFan

Garraiolariok114 PDFan

Garraiolariok113 PDFan

Garraiolariok112 PDFan

Garraiolariok111 PDFan

Garraiolariok110 PDFan

Garraiolariok109 PDFan

Garraiolariok108 PDFan

Garraiolariok107 PDFan

Garraiolariok106 PDFan