Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

“Gauzak dauden bezala, ez daukagu etorkizunik”

Hiruko afiliatua den Satur Pardor garraiolariarekin elkarrizketa.

 

Zein ibilbide egiten dituzu normalean?

Pakete-enpresa batentzat lan egin ohi du probintzia mailan. Industriarako pakete-garraioa egiten dut Arabako industrialdeetan; noizbait Mirandara jaitsi edo Bergarara joan naiteke, baina ohikoena hemendik ibiltzea da.

 

Nola daramazu Covidaren krisia?

Martxo osoan aritu naiz lanean, eta orain, apirilean, industrialean gabiltzan hirurak astez aste ari gara txandaka, lan-karga dezente jaitsi delako. Oraingoz, hiru astean behin gelditzen gara, baina hori aldatzen joan daiteke.

 

Zer sentitzen duzu egun hauetan lanean ari zarela? Zirkulazioa dezente jaitsi da, poligonoak erdi hutsik daude…

Errepideari dagokionez, ia bakarrik zoaz. Oso jende gutxi ibiltzen da, batez ere erabateko konfinamenduaren astean. Enpresei dagokienez, nahiko argi dago jarduera askoz txikiagoa dela.

 

Zure ustez, zer ekarriko dio garraioari horrelako krisi batek?

Argi dago onuragarria ez dela izango. Zer gertatuko den jakiteko makila magikoa? Bada, jakin ezazu. Dena iraupenaren araberakoa izango da. Batzuek dioten bezala “V”-n ateratzen garen edo “U”-n irteten garen edo erdian geratzen garen. Nik “V” irteera baten alde egiten dut, baina ez dakit zenbat denbora pasatuko den hori gertatzeko. Bistan da guztia birusaren kontrolaren araberakoa izango dela. Zenbat eta lehenago izan txertoa eta jendeak beldurra galdu, orduan eta lehenago etorriko da indarberritzea. Horrek mesede egingo digun? Batere ez. Argi dago lan gutxiago dagoenean, gehiago estutzen gaituztela.

 

2008ko krisia bezalakoa izango ote da?

Ez dakit. Denboran laburragoa izatea espero dut, baina agian sakonagoa izango da intentsitatean.

 

“Lan gutxiago, gehiago estutzen gaituzte”. Batzuek diote kargatzaileak egoera aprobetxatzen ari direla lan bera garraiolari gutxiagorekin egiteko, euro batzuk aurrezteko…

Horixe ari dira egiten. Ni intentsitate handi samarrarekin ari naiz lanean, eta egoerak gainezka ere egiten dizu batzutan. Normalean lan hori egiten dugun garraiolariak bageunde, lasaiago ibiliko ginateke, baina lan gutxiago dagoenez, enpresak ez du hainbeste fakturatzen, eta, beraz, pertsona hori aurrezten saiatuko da gastu gutxiago izateko. Argi dago lan egiten dugunean topera lan egiten dugula.

 

Denboran luzatuko dela uste duzu? Hau da, lana igo arren, garraiolarien murrizketei eutsiko diotela?

Izan daiteke, aukera bat da. Hemen jendea dagoenerako dago. Horrela zerbait aurrezten dela ikusten badute, agian egingo dute, baina dena dagoen lan-kargaren araberakoa izango da. Hori iritsi arte, dena “bitxoaren” araberakoa izango da. Kontrolatuta badago? Lehengo egoerara itzuliko gara. Zenbat kostatuko zaigu? Hori da nik ez ezik, mundu guztiak dugun duda.

 

Gauzak lehen bezala izango dira berriro? Ez bakarrik gizartea oro har, baizik eta langileak…

Hori beste kontu bat da. Lehenago eta geroago bat izango dela uste dut. Zer gertatuko den? Ez dakit, hoberako izatea espero dut.

 

Garraioa nahiko sektore atomizatua dela esan izan da beti. Garraiolariak elkartzeko balio dezakeela uste duzu, ala jendea bere aldetik joango dela?

Horren guztiaren inguruan dudan analisia epe ertainera garraiolari autonomoa desagertu egingo dela da. Garraiorako sarbide-baldintzak zientzia-fikziozkoak dira erabat. LGZ baterako prestatu behar izatea, batxilergoa izatea, gidabaimen berezia ateratzea, nolabait esatearren, diru bat behar da, kamioi bat erosteko, beste diru bat, nahikoa, eta egunean hamabi orduz lanean aritzea eta lanean ez bada, horretarako prest behintzat. Ez dut uste batxilergoa edo karreraren bat duten neska-mutilek lan-baldintza gisa onartuko dituztenik. Zentzugabea da. Inor ez da jarduerara sartuko. Legeak aldatzen ez badira, garraiolari autonomoa hemendik epe ertainera edo laburrera hilko da.

Gauzak orain dauden bezala, ez dago belaunaldi berriek lan hori eskura dezaten etorkizunik. Garraiolari autonomoa zaurituta dago, hilda, eta, legeak aldatzen ez dituzten bitartean, egoera ez da aldatuko. Gaur egun, lanean ari den jende asko dago, normalean migratzaileak, azpikontratatuak eta Gizarte Segurantzan altarik ez dutenak. Hauek agentzia handiei faktura egiten dien beste autonomo batentzat fakturatzen ari dira, esan bezala,  jarduera ekonomikoan altarik eman gabe. Horixe gertatzen ari da, eta hori badakite estamentu publikoek. Ederki asko jakin ere,  jendea gelditzen dutelako, dokumentazioa eskatzen dietelako eta merkatua zehatz-mehatz ezagutzen dutelako. Eta hori ez dute arautzen. Isuna jarri besterik ez dute egin, eta hurrengo egunean berriro martxan. Jarduera eskuragarriago eta normalizatuago baten bidez hori nolabait erregularizatzen ez den bitartean, ez dago ezer egiterik.

 

Azkenean, esplotazio horrek kalte sozial nabariaz gain, sektorearen desprofesionalizazioa dakar.

Halaxe da. Euskadin geratzen garen benetako autonomoak erretiratzen garenean (nik dagoeneko 55 urte ditut eta egunen batean erretiroa hartzea espero dut), azkenak izango gara. Baten bat, agian, ni baino gazteagoa, baina gauza gutxi gehiago. Sektoreak eotrkizun iluna du. Agentzia handiak merkatu guztiaren jaun eta jabe egingo dira.