Bizkaia eta Gipuzkoan garraiolariak bidesaria ordaintzen ari dira. 2023. urteak ekarri dien opari pozointsua da. Bizkaiko N240 eta BI625 bigarren mailako errepideetan, eta Gipuzkoako N1 eta A15 autobidetan bidesari oso garestiak ordaintzen ari dira urtarriletik garraiolariak.
Garraiolariok aldizkariaren 120. zenbakian kontatzen dugu garraiolarien haserrea. Bizkaiko garraio sektoreak aho batez eskatu dio Bizkaiako Aldundiari uzteko. Era berean Jaurlaritzan garraiolarien ordezkariei esandako hitz politak jasotzen ditugu. Aipagarria da Jaurlaritzan ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek, oro har, ondo ikusten dituztela garraiolarien aldarrikapenak, sektorea zaindu behar dela diote, baina gero egunerokoan ez dute sektorea babesten, zigortu baizik, eta bidesariak dira horren adibide garbiena. Hiru sindikatuaren aldizkariaren hurrengo zenbakiak beste albiste interesgarri batzuk ere badakartza, eta baita, garraiolarien iritzia, abokatuaren txokoa, aseguruen prezioak, denbora-pasak, etab.
Aurreko zenbakiak