Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Deskargako bidesaria: Gipuzkoako aldundiaren txin txin hotsa

Gipuzkoako Aldundiak argitaratu du jada aurreproiektua: 2021eko abendua baino lehen Deskargako bidesaria martxan jarriko dute. Beste behin ere argi geratu da Gipuzkoako Foru Aldundiak ekonomikoki hondoratu nahi duela euskal garraio-sektorea. Ez dugu beste arrazoirik aurkitzen errepideen finantziazioari buruz hartzen dituen erabakien inguruan. Garraiolariak errepideetan ibili behar dugu, ez dugu beste aukerarik, gure lantokia dira. Eta zerbitzu publikoa garelako zirkulatzen dugu, gizarteak behar duena behar duen tokira eramateko. 

Aspaldi salatu genuen garraiolariek ezin dugula azpiegituren ordainketaz arduratu. Errepide publikoen eraikuntzaren eta mantentze-lanen finantzaketa publikoa izan behar dela berresten dugu. Beraz, zergen bidez finantzatu behar dira eta ez sektore bakar batek birrordaindu. 

Ezbairik gabe, Gipuzkoako Foru Aldundiari etorkizun ilunari aurre egin nahi dion sektore estrategikoa kaltetzen uzteko eskatu nahi genioke, zailtasunak bestetik ez baitizkigu bidean jartzen. Hori da errealitatea: bidesarien atzean txin txin hotsa besterik ez dute entzuten, ez garraioari egiten dioten kaltea ordea. 

Aurreproiektuan ibilgailuen sailkapena eta kanonak ere argitaratu dituzte, baita ordainketa tarteak ere. Alde batetik, ibilgailu arinek ordainduko dute: 3,5 tonako edo gutxiagoko gehieneko masa baimendua (GMB) duten ibilgailu motordunak. Bigarren taldea, 3,5 tona baino gehiago eta 12 tona baino gutxiagoko GMB duten ibilgailu astunek osatzen dute eta azkena, 12 tona edo gehiagoko GMB duten ibilgailu astunek. 

Ordainketa tarteak eta zenbatekoak ondorengoak izango dira:

 

Ibilbidea

Kilometroak Arinak Ibilgailu astunak 1

(3,5 T < 12 T)

Ibilgailu astunak 2

(12 T < )

Beasain – Ormaiztegi

2,8

0,38 € 0,61 €

0,78 €

Ormaiztegi – Zumarraga

5,4

0,74 € 1,18 €

1,50 €

Legazpi/Urretxu – Bergara

7,3

1,41 € 2,32 €

2,87 €

Legazpi/Urretxu – Antzuola

2,5

0,48 € 0,79 €

0,98 €