Gero eta presentzia handiagoa dute emakumeek oso har gizarteko hainbat esparrutan. Garraioan motelago doa prozesua. Gutxi izanda ere, horretan jarduten diren hiru emakumerekin egon gara, Puy Amatriain, Ana Tello eta Rachida Bouaoudarekin. Garraioan aritzeko emakumeek dituzten oztopo zain zailtasunei buruz eta, oro har, garraioari buruz duten iritzia eman digute.
Iñaki Pujanarekin ere egon gara, Babesa erakundea uzterakoan aurretik jarritako guztiaren ehuneko 60 berreskuratu du eta. Garraiolariek sortu zuten erakunde honetan, hasiera hasieratik egon da Pujana eta bere abantailak azaldu dizkigu.
Gipuzkoako Foru aldundiak N1 eta A15ean bidesaria jartzeko onartu zuen foru araua atzera bota du Entzutegi Gorenak. Egoera nola dagoen azaltzen dugu aldizkarian.
Beste hainbat albiste, garraiolarien iritzia, abokatuaren txokoa, 2021erako Hiruren aseguruen prezioak, denbora-pasak eta abar.
Aurreko zenbakiak