Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Garraiolaria geldi garraio duina aldarrikatzeko

19 egun eman zituzten martxoan garraiolariek geldi garraio duina eskatzeko eta nagusiki hori jaso du Garraiolariok aldizkariaren azken zenbakiak. Egin ziren mobilizazioak jendetsuak izan ziren. Goraipatzekoak dira garraiolarien parte hartzea, batasuna eta elkartasuna. Aldarrikapena guztiak lortu ez badira ere, aurrera pausuak eman dira. Madrileko Gobernuak zuzeneko laguntzak eman ditu sektorea “kontentatzeko” eta lege aldaketa agindu du, kostuen azpitik lan egitea debekatuko duela alegia. Hemengo administrazioek, EAEn hobari fiskala errenta aitorpenean, justifikagaitzak diren gastuen konpentsazioa %45etik %70era igo da: Gipuzkoan jada abian da; ez, ordea, Araba eta Bizkaian. Nafarroako Gobernu eta Jaurlaritzak gure aldarrikapenak aztertzeko eta konponbideak bilatzeko konpromisoa ere hartu zuten. Eurekin biltzeko zain da Hiru.  Garraiolariok aldizkariaren 116. zenbakian jaso dira horiek guztiak, baita Ukrainara laguntza eraman duen Oiartzungo enpresa bateko arduradunarekin elkarrizketa eta Korrikan Hiruren parte hartzearen kronika. Beste zenbait albiste interesgarri, garraiolarien iritzia, abokatuaren txokoa, aseguruen prezioak, denbora-pasak eta abar. 

Garraiolariok116 PDFan

Aurreko zenbakiak

Garraiolariok115 PDFan

Garraiolariok114 PDFan

Garraiolariok113 PDFan

Garraiolariok112 PDFan

Garraiolariok111 PDFan

Garraiolariok110 PDFan

Garraiolariok109 PDFan

Garraiolariok108 PDFan

Garraiolariok107 PDFan

Garraiolariok106 PDFan