Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Garraiolarien azken hilabeteotako mobilizazioak Garraiolariok aldizkarian

Hiru sindikatuko garraiolari autonomoek arduraz hartu zituzten, Madrilen, garraio arloko enpresari handiek Gobernuarekin adostutako neurriak. Bi hilabeteko epean lege bihurtuko dituztela esan dute, betetzen badira onak izango diren neurriak, besteak beste, kamioia bete eta husteko lanak debekatzea, zain egon beharreko legezko denbora laburtzea eta gasolioaren gorabeherak fakturetan aparte txertatzea. Bien bitartean, Hiruko kideak garraio duinaren alde lanean jarraitzen dute, Batzar Nagusietara eraman dituzte euren aldarrikapenak eta mobilizazioak egin Donostian eta Gasteizen. Garraiolariok aldizkariaren 114. zenbakian jaso dira horiek guztiak, baita Gipuzkoan bidesarien inguruan izan diren berriak, behingoz, hilabete batzuetako atzerapenarekin Gipuzkoako Foru Aldundiak eten egin duela N1eko bidesaria eta momentuz utzi kamioiei kobratzeari; baina tamalez, urtarrilaren 18tik aurrera, Deskargan jarri da guztiontzat. Bestalde, aparkalekuak ireki ditu Gipuzkoako foru aldundiak Astigarraga eta Oiartzunen, 700 metrotan elurra denean Leitzarango autobidea ixtea erabaki du eta beste hainbat gai jorratu ditugu, besteak beste, eurobiñeta, kapazitazio titulu, zergen ordainketa eta abarrei buruz.
Beste zenbait albiste interesgarri, garraiolarien iritzia, abokatuaren txokoa, aseguruen eta Babesaren zerbitzu zein prezioen alderaketa, denbora-pasak eta abar. 

Garraiolariok114 PDFan

Aurreko zenbakiak

Garraiolariok113 PDFan

Garraiolariok112 PDFan

Garraiolariok111 PDFan

Garraiolariok110 PDFan

Garraiolariok109 PDFan

Garraiolariok108 PDFan

Garraiolariok107 PDFan

Garraiolariok106 PDFan