Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Gorenak atzera bota du berriro Gipuzkoako kamioien bidesaria

Madrilgo Auzitegi Gorenak atzera bota du Gipuzkoako Foru Aldundiak N1 eta A15 errepideetako kamioientzako bidesarien sistemari buruz jarritako enegarren helegitea. Hala ere, Aldundiko arduradunek ez diote bidesaria kobratzeari utzi, ezta 2018ko urtarrilean ezarri zenetik garraiolariei modu irregularrean kobratutakoa itzuli. Aldundiak esan du, behin azken helegiteak atzera botata sistema etengo duela baina aurretik ere muzin egin die epaiak betetzeari eta garraiolaria ez da agintariez fidatzen.

Batzar Nagusieetara iritsi da Epaitegi Gorenaren erabakia eta beraz Aldundiko arduradunek ez dute aitzakiarik oraingoan. Dena den, jakina da hilabeteak daramatzala garraiolariei kobratzen, hori sostengatzeko foru-araurik izan gabe.

Hiruko garraiolariek ez dute ulertzen BIDEGI eta Diputazioko arduradunen jarrera, ebazpen judizialei kasurik egin gabe bidesaria kobratzen jarraitzen baitute; bitartean, hirugarren arau bat prestatzen ari dira 2023an indarrean jartzeko: N1 eta A15 errepideen Gipuzkoako zati osoan ezarriko zaie bidesaria kamioiei.

Bizkaian bide beretik
Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundia Barazar, N24, BI625 eta A8 errepideetako eta Txorierriko korridoreko kamioiei bidesaria kobratzeko sistema prestatzen ari da, Imanol Padrales diputatuak esan zuenez, garraiolariak ordainpeko autobideetara eramateko helburuarekin, bide batez, doako errepide horietan dituzten pilaketa eta segurtasun arazoak arintzea litzateke helburua.

Beraz, Bizkaiko errepideetan dabiltzan garraiolariek bidesaria ordainduko dute, nahiz eta bide horiek hainbat arazo izan, zirkulazio handiaren eta segurtasunaren aldetik. Aldundiak berak onartu zituen zailtasun horiek, hain zuzen ere, aurtengo ekainaren 14an Bizkaiko errepide nagusietan bidesariak jarriko zituztela iragarri zuenean. Kamioiak errepide horietatik atera eta autopistara eraman nahi dituzte, beste arazoak saihesteko: trafiko-dentsitate handia, pilaketa-arazoak eta segurtasun ahula besteak beste. Imanol Pradales diputatuaren hitzetan, bidesari berria “erabileragatik ordaintzeko sistema bat izango da, kamioiak ahalmen handiko bideak erabiltzera bultzatzeko”. Benetan hori bada helburua, konponbide erraza lukete, autopistako bidesaria kamioiei merketu edo kenduz gero, bide hori ibiliko dute. Hiru sindikatuak bidesariaren aurkako kanpaina hasi du.