Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Irun ibilgailuz betetzen da Biriatun udan izaten diren auto ilaren ondorioz

Udako gertakariak jaso ditugu Garraiolariok aldizkariaren iraileko alean. Jakina da, irteera eta itzulera operazioek betidanik izan dutela eragina Irungo mugan, baina aurtengo udakoa berezia izan da, ia egunero izan baitira auto ilarak Biriatuko ordainlekuan, 12 kilometrotarainokoak. Horrelakoetan batzuk autopistatik ateratzen dira Hendaiako beste bi pasabideetatik saiatzeko eta autoz betetzen da Irun. Santano Irungo alkateak barrerak askatzeko eskatu du. Oiarbide Garraio arloko diputatuak, aldiz, Madril eta Pariseko Gobernuari bota die errua. Hori dena jaso dugu Garraiolariok aldizkariaren 118. zenbakian. Beste gai batzuk ere bereziki jorratu ditugu, batetik, udan ez dira lan istripuak gutxitu. Bestalde, Madrileko Gobernuak agindutakoa bete eta abuztuaren 1ean onartu zuen ministroen kontseiluan Garraio Katearen Legea deiturikoa, kostuen azpitik lan egitea saihesteko zenbait neurri. Garraiolariek zamalanak egiteko debekua irailaren 1etik dago indarrean. Zigor handiak jarri ditu Gobernuak aipatutako aginduak betetzen ez dituztenentzat. Aldizkariaren azken aldean dira beste zenbait albiste interesgarri, garraiolarien iritzia, abokatuaren txokoa, aseguruen prezioak, denbora-pasak eta abar ere. 

Garraiolariok118 PDFan

Aurreko zenbakiak

Garraiolariok117 PDFan

Garraiolariok116 PDFan

Garraiolariok115 PDFan

Garraiolariok114 PDFan

Garraiolariok113 PDFan

Garraiolariok112 PDFan

Garraiolariok111 PDFan

Garraiolariok110 PDFan

Garraiolariok109 PDFan

Garraiolariok108 PDFan

Garraiolariok107 PDFan

Garraiolariok106 PDFan