Martxoaren 14an Hiru sindikatuko garraiolari autonomoak lanuztea hasi zutenerako egun batzuk zeramatzan 115. garraiolariok aldizkariak inprentan banatzeko zain. Deskargako bidesariarekin Gipuzkoako Foru Aldundiak berriro garraiolaria zigortu duela salatzen dugu aldizkarian, eta N1ean bidegabeki kobratutako bidesarien dirua ez duela itzultzeko asmorik; zamak ondo lotzearen garrantzia azpimarratzen duen erreportajea ere irakurri daiteke beste zenbait albisterekin batera: Garraio “bultzatzeko” Madrileko Gobernuak hartutako neurriak, postontzi enpresei aurre egiteko Europak hartutakoak, Hiruko garraiolariek egindako hainbat mobilizazioei buruzko albisteak, besteak beste, autobus eta kamoi gidariak 60 urterekin jubilatzeko eskaera, lan istripuan hildako garraiolari baten istripuaren salaketa eta Lan Erreformaren aurkakoa. Beste zenbait albiste interesgarri, garraiolarien iritzia, abokatuaren txokoa, aseguruen eta Babesaren zerbitzu zein prezioen alderaketa, denbora-pasak eta abar.
Aurreko zenbakiak