Euskal Herriko garraio elkarte denek bat egin dute bidesariaren gastua bezeroek ordaindu dezatela eskatzeko. Beldur dira denak, garraioa kontratatzen duten enpresa eta agentzia askok gastu horretaz libratu nahi dutelako. Horregatik eskatu diete Aldundiei babesa, pausuak eman ditzaten, bidesaria garraiolarien gainera erori ez dadin. Ez daukate alternatibarik, bezeroei pasa behar die gastua. Aldundiek ez dute horretan lagundu. Garraiolariek salatu dute Gipuzkoako Aldundia lotsagarri ari dela N1 eta A15eko bidesaria kobratzen hasi delako garraiolariei fakturarik bidali gabe. Horrek garraiolariei sortzen dizkien eragozpenak, Garraiolariok aldizkariaren 122. zenbakian, beste albiste eta elkarrizketa batzuekin batera. Peajen inguruko iritzia eman digute, Iñaki Zuazo Arratiako garraiolariak, -“bi aldiz kaltetua” da bera batetik garraiolaria izateagatik eta, bestetik arratiarra izateagatik-, bidesariaren albo kalteak jasaten ari den Arratiano jatetxeko Jose Felix Amuritzak eta AP68 Doan plataformako Kepa Alañak. Beste hainbat gai ere jorratu ditugu aldizkariaren maiatzeko alean, HIRUren urteko batzarra, arinean dabiltzan garraiolarien baldintza txar txarrak, 60 urterekin erretiratu ahal izateko aldarrikapena, lan istripuak, Emakumea Garraioan gaiarekin Madrilen egingo den kongresua eta abar. Baita, garraiolarien iritzia, abokatuaren txokoa, aseguruen prezioak, denbora-pasak eta ohiko beste atal eta informazioa.
eko bidesaria kobratzen hasi delako garraiolariei fakturarik bidali gabe. Horrek garraiolariei sortzen dizkien eragozpenak aldizkariaren 122. zenbakian, beste albiste eta elkarrizketa batzuekin batera. Peajen inguruko iritzia eman digute, Iñaki Zuazo Arratiako garraiolariak, -“bi aldiz kaltetua” da bera batetik garraiolaria izateagatik eta, bestetik arratiarra izateagatik-, bidesariaren albo kalteak jasaten ari den Arratiano jatetxeko Jose Felix Amuritzak eta AP68 Doan plataformako Kepa Alañak. Beste hainbat gai ere jorratu ditugu aldizkariaren maiatzeko alean, HIRUren urteko batzarra, arinean dabiltzan garraiolarien baldintza txar txarrak, 60 urterekin erretiratu ahal izateko aldarrikapena, lan istripuak, Emakumea Garraioan gaiarekin Madrilen eging den kongresua eta abar. Baita, garraiolarien iritzia, abokatuaren txokoa, aseguruen prezioak, denbora-pasak eta ohiko beste atal eta informazioa.
Aurreko zenbakiak