Izen abizenak: Jose Ramon Irazabal
Non eta noiz: urtarrilaren 8an, Lanbarrengo kafetegian
Elkarrizketaren gaia: Britainia Handia eta Estatu Frantsesaren arteko mugan gabon aurretik gertatu zen blokeoa
COVID-19a eta pandemia gure bizitzako parte direnetik garraiolari askok jatekoa eramaten dute kamioian. Zenbait routier itxita egon dira, edo zabalik egon arren jende asko pasatzen da horietatik eta kutsatzeko beldurra dute. Eramandakoa jan ohi dute, beraz. Horrek salbatu zituen abenduaren 21-25 tartean Ingalaterra hegoaldeko errepidetan blokeatuta geratu ziren batzuek. Britania Handian korona-birus tipo berri bat aurkitu zutela eta, agintari frantsesek muga itxi zuten eta bertan ziren garraiolari guztiek PCR froga egin behar izan zuten. Egunak egon ziren pasa ezinik, Jose Ramon Irazabal, bi egun eta erdi. Positibo emanez gero, bertan geratu behar zuten eta horrek egonezin, kezka eta beldur handia eragin zion… Negatibo eman zuen eta eguberritan etxean bazkaldu ahal izan zuen.
Beldur handia pasa nuen. Positibo emanez gero, ezingo nuke handik atera. Kezkarik handiena PCR probagatik zen
Britania handiko koronabirus tipo berriari bota zioten errua, baina ez zen normala garraiolariak sartzen uztea
Bigarren aldiz kale egin dut gabon gaueko afarira. Aurrekoan Marokotik gentozela Mantxan afaldu genuen
Elkarrizketa gazteleraz, Jose Ramon Irazabal