Garraio arinean dabiltzan gidariak ez daude konforme. Baztertuak eta sarri zapalduak sentitzen dira, berez gero eta estuago den sektorean. Ordu asko pasatzen dute lanean gehienek, toki batetik bestera lasterka. Horretan urte pila daramaten banatzaileen osasunak ondorioak izan ditu eta adin batetik aurrera gero eta zailago egiten zaie lanean jarraitzea. Garraiolariok aldizkariaren 121. zenbakian kontatzen dugu arinean dabiltzan garraiolarien haserrea. Gasolio litroko laguntza zuzenetatik kanpo gelditu dira. Beste hainbat gai ere jorratzen ditugu, Gipuzkoa eta Bizkaian urtarrilarik kamioiei kobratzen zaien bidesaria, AHTaren gezur, atzerapen eta eragiten dituen kalteak, 60 urterekin erretiratzeko ezintasuna, lan istripuak, kamioi eta furgoneten kontrolak eta Belateko tunelen lanak, besteak beste eta baita, garraiolarien iritzia, abokatuaren txokoa, aseguruen prezioak, denbora-pasak, etab.
Aurreko zenbakiak