Garraiolari autonomoak haserre dira Gipuzkoako Aldundiarekin. Ez dituzte foru arduradunen hainbat erabaki ulertzen. Azkena, N1a egunez garraiolariei moztea izan da. Bertakoek gauez lan egin dute, baina kamioiak normaltasun osoz ibili dira bertatik, ez dituzte desbideratu eta ez zaie isunik jarri. Bidesariaren inguruan kudeaketa kaotikoa izan da 2018tik. Garraiolariek lau urtetan ordaindu egin zuten auzitegiek arau foralak baliogabetu zituzten arren, eta Aldundiak ez die garraiolariei dirurik itzuli. Orain, abuztuan N1 errepidea moztu egin dute egunez kamioientzat Andoainen. Debekatua izan dute goizeko 6.00etatik gaueko 22.00ak arte. Komunikabideen bidez jakin zuten berria. Gauez lan egin behar izan dute garraiolari askok, esaterako Pasaiako portutik Olaberriako labegaraietara joan etorrian dabiltzanek. Eta denok ikusi dugu kamioiek, oro har, zabalik izan dutela bidea. Zama arriskutsuak garraiatzen dituztenen kasua larriagoa izan da. “Ahaztu” egin zituzten. Abuztuaren 18an eman zitzaizkien N1eko Andoaingo bypassa egunez igarotzeko baimen bereziak, hiru astetan noraezean ibili eta gero. Dirutza gastatu zuen, bestalde, Aldundiak Astigarraga eta Oiartzunen bi aparkaleku seguru eraikitzeko. Kamioien Europako “aparkaleku onena” “European Truck Parking of the Year” hutsik dago Astigarragan, astegunetan, behintzat. Inguruko garraiolariek beste era bateko aparkalekuak behar dituzte etxearen edo kargatzen duten tokiaren ondoan. Ez Oiartzun eta Astigarragakoa bezain “seguru” eta garestiak. Gai horiek jorratu ditugu Garraiolariok
Garraiolariok aldizkariaren azkenengo alean, 124. zenbakian, beste albiste eta elkarrizketa batzuekin batera. Aldizkariaren maiatzeko alean ikusi daitezke, garraiolarien iritzia, abokatuaren txokoa, aseguruen prezioak, denbora-pasak eta ohiko beste atal eta informazioa ere.
Aurreko zenbakiak