Garraiolari autonomoek gaur egun zailtasun handiak dituzte kamioi berria erosteko. Jakina da gastu asko dituztela, gasolioa garesti da, bidesariak ordaindu behar dituzte eta tarifak ez dira eguneratzen. Beraz etekin gutxi da eta garraiolarien patrikako zuloa handiagoa. Bien bitartean garraio eta energia sektoreko enpresa handiak inbertsio handiak egiten ari dira kamioi eta erregai berri jasangarriak sortzeko. Garraiolariak gero eta zaharragoak dira, ez dabil gazterik kamioian, eta autonomoen ibilgailuak ere gero eta zaharragoak dira. Asko pentsatzen dute kamioi berria erosteko eta askok kamioi zaharrarekin jarraitzen dute. Extebe Lekunberrik XX. mende bukaerako kamioiarekin segituko du hamar urte barru jubilatu arte. Ohiko beste gai batzuk ere jorratu ditugu Garraiolariok aldizkariaren azken alean. Nafarroan kamioiei jarriko zaizkien bidesariak, esaterako. Nafar Gobernuak muzin egin die garraiolarien ordezkariekin biltzeari. Edota, takografo adimentsuak jartzeko Jaurlaritzak emango dituen laguntzak, Arabako gidarien greba, 60 urterekin erretiratu ezina, Trafikok sortuko dituen seinale berriak eta beste.
Gai horiek jorratu ditugu Garraiolariok aldizkariaren azkenengo alean, 125. zenbakian, beste albiste eta berri batzuekin batera. Aldizkariaren arazoko alean ikusi daitezke, garraiolarien iritzia, abokatuaren txokoa, aseguruen prezioak, denbora-pasak eta ohiko beste atal eta informazioa ere.
Aurreko zenbakiak