Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

hiru sindikatua

Nazioarteko garraio arinean aritzeko baimena beharko da
||
Maiatzaren 21etik aurrera, nazioarteko garraioa egiten duten garraiolari autonomoek lizentzia beharko dute 2,5 eta 3,5 tona arteko ibilgailuen nazioarteko garraioari buruz Parlamentuaren eta Europako Kontseiluaren 2020/1055 Erregelamendua indarrean baita. Horrek esan nahi du nazioartean lan egin nahi eta baimendutako karga...
continue reading
Nazioarte mailan garraio arinean aritzeko baimena eskatu beharko da ministerioan
||
Maiatzaren 21etik aurrera, nazioarteko garraioa egiten duten garraiolari autonomoek lizentzia beharko dute 2,5 eta 3,5 tona arteko ibilgailuen nazioarteko garraioari buruz Parlamentuaren eta Europako Kontseiluaren 2020/1055 Erregelamendua indarrean baita. Horrek esan nahi du nazioartean lan egin nahi eta baimendutako karga...
continue reading
Kamioi batek harrapatuta hil da garraiolaria Hernaniko paper-fabrikan
||
Laneko ezbeharren kopuruak gora egiten jarraitzen du, zoritxarrez, estatistika trajikoa da, 23 pertsona hil dira Euskal Herrian lan-istripuz urtea hasi zenetik. Maiatzaren 4an, asteartean, garraiolari bat hil zen kamioi batek harrapatuta Hernaniko Zikuñaga paper-fabrikaren kanpo aldean, egurra deskargatzeko zain zegoela....
continue reading
Laneko osasunaren eta ezbeharren afera salatu dute euskal sindikatuek apirilaren 28an
||
Laneko osasunak eta ezbeharrek okerrera egin dutela salatu dute sindikatuek apirilaren 28an, Lan Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunean: urtero bezala, Hego Euskal Herriko kaleetara eraman dute laneko osasunaren eta lan istripuen arazoa. ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek deituta manifestazioak...
continue reading
Leitzarango autobidea gauetan itxita, ostiralera bitartean, Andoain aldean
||
Ostiralera bitartean Leitzarango autobidea itxita egongo da gaueko 22:00etatik goizeko 06:00etara bitartean, bi norantzetan, A-15 autobidean egiten ari diren bide-lanak direla eta, kasu honetan, San Lorentzo-Larre tunelean, Jaurlaritzako Trafikoko arduradunek jakinarazi digutenez.  Konkretuki, Iruñetik Andoain aldera norantzan Berastegiko lotunetik aurrera...
continue reading
Garraio gaikuntza eta baimenak berritzeko ikastaroak Hiru sindikatuaren bulegoetan
||
ADR eta CAP ikastaroak eskaintzen ditu Hiru garraiolari autonomoen sindikatuak Lasarte-Oriako eta Langraitz-Okako egoitzatan.  Lasarten maiatzean CAP tituluari buruzko ikastaroa emango da, GGA (CAP) titulua berritzeko maiatzaren 7, 8, 14, 15 eta 21ean, Lasarte-Oriako bulegoan.Langraitz-Okako bulegoetan apirilean eta maiatzean zehar,...
continue reading
Nafarroako Ogasunak garraiolarien fiskalitatea leundu du
||
Nafarroako Foru Ogasunak premiazko zerga-neurri batzuk hartu ditu Ukrainako gerrak eragindako ondorio ekonomiko eta sozialak arintzeko. Hala, salbuespen gisa, lehen hiruhilekoari dagozkion ordainketak atzeratu ahal izango dira; 150.000 eurotik 200.000 eurora igo da errenta-aitorpena moduluen sistemaren bidez aurkeztu ahal izateko...
continue reading
Hego Euskal Herriko lan-istripuen hazkundea salatu dute sindikatuek
||
2021ean lan-istripuetan 68 pertsona hil direla kontuan hartzeko, prebentzio-politikak hobetzeko, eta, aldi berean, EAEn eta Nafarroan ikuskatzaile kopurua handitzeko eskatu zieten euskal sindikatuek administrazioei, apirilaren 12an, asteartean, Bilbon eta Iruñean emandako prentsaurrekoetan. Bertan, lan istripu eta gaixotasun profesionalen iazko datuak...
continue reading
Hiru korrikarekin bat
||
Hiru sindikatuak bat egin du 22. Korrikarekin Euskal Herriko hainbat tokitan. Azken egunean, igandean, apirilaren 10ean goizean goiz Hiruren kilometroa ikusgarria izan zen, hainbat garraiolari elkartu ziren Donostiako Rekalde auzoan, kamioi buru bat ere eraman genuen Korrikari kolore apur bat...
continue reading
Korrika: apirilak 10 igandea, goizeko 7.30etan, Rekaldetik Añorgara
||
Hiru sindikatuak bat egin du 22. Korrikarekin eta garraiolariek bi aukera izango dituzte, azken egunean, apirilaren 10ean Donostia inguruan, Korrikan parte hartzeko. Igandean, eguerdian bukatuko da Korrika Donostian, eta, hain juxtu, hiriburuko lehen kilometroa egingo du Hiruk Rekalde eta Añorga...
continue reading