Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Azken berriak

Trafikok ez dizkie azarotik isunak enpresei postaz bidaliko
||
Trafiko zuzendaritzak ez die jada paperezko jakinarazpenik bidaliko pertsona juridikoei, hau da, enpresei eta sozietateei. 2022ko azarotik aurrera, isunak modu elektronikoan baino ez ditu jakinaraziko, DEV, Bide Helbide Elektronikoaren bidez. Enpresak bertan izena ematera behartuta daude. DEVen alta emateko, indarrean...
continue reading
Hiruk ez du babestuko, oraingoz, Plataformak deitutako lanuztea
||
Euskal Herriko garraiolari autonomoen sindikatuak oraingoz ez du babestuko azaroaren 14tik aurrera Plataformak deituta burutuko den garraioaren lanuzte mugagabea; adi egongo da eta, betiere, sindikatuko afiliatuek eskatzen dutena egingo du. Lanuzte deialdi berria konpondu ez den egoera jasanezinaren isla da,...
continue reading
CAP karneta berritzeko ikastaroa antolatuko du Hiruk Larrabetzun, lehen aldiz Bizkaian
||
Hiru sindikatuak ADR eta CAP ikastaroak eskaini ohi ditu Lasarte-Orian eta Langraitz-Okan, orain arte, eta Larrabetzuko bulegoan ere hasiko da garraiolariek behar dituzten baimenak eskuratzeko edo berritzeko ikastaroak ematen. Interesatuek harremanetan jarri eta izena eman dezakete sindikatuaren bulegoetan.  Esan bezala,...
continue reading
150 eurotik gorako faktura guztietan derrigorrez agertu behar da salneurria
||
Garraiolari Autonomoen Hiru sindikatuak bere afiliatuei gogorarazi nahi die abuztuaz geroztik derrigorrezkoa dela 150 eurotik gorako fakturetan garraioaren prezioa agertzea. Gainera, garraio jarraitua egiten dutenek kontratu idatzia izan beharko dute. Dagoeneko ezarri dira arau horiek ez betetzeagatiko lehen zigorrak. Beraz,...
continue reading
Euskal sindikatuen elkarretaratzea berriro garraiolari baten lan-istripu bat salatzeko
||
ELA, LAB, ESK, STEILAS, Hiru eta ENHE sindikatuek elkarretaratzea egingo dute berriro garraiolari baten lan-istripua salatzeko. Kasu honetan, jatorri portugaldarreko garraiolari bat hil zen aurreko astean, arrazoi ez traumatikoengatik, Araian (Araba). “Lan-istripu gehiagorik ez, prekarietateak hil egiten du” leloarekin, ostiralean goizeko 11.00...
continue reading
Kamioientzako Renove planetik kanpo utzi dituztela salatu dute arinean dabiltzanek
||
Garraio arinaren sektorean lan egiten duten garraiolari autonomoak baztertu egin dituzte Kamioientzat Euskal Administrazioak aurkeztu duen Renove planetik. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak aurkeztu zuen aurreko asteburuan jaurlaritzaren egitasmoa, garraio-ibilgailuen flotak modernizatzeko Renove plangintza hori. Iragarritako laguntza-planak...
continue reading
Lana uzteko laguntzak 65 urte beteta dituzten garraiolarientzat ere ez dira iristen
||
Jarduera bertan behera uzteko emandako diru-laguntza ofiziala ez zaie iritsi ezta 65 urte beteta eta erretiroa hartzeko eskubidea duten garraiolariei ere. Horietako batzuek, 65 urtetik gorakoek eta lanerako ezintasuna aitortua dutenek baino ez dute jaso; gainerako guztiak kanpoan geratu dira,...
continue reading
Hormigoi-kamioiek ez dute takograforik behar pasa den irailaren 21etik
||
Irailaren 21etik indarrean dira gidatzeko eta atseden hartzeko arauari Madrilgo Gobernuak jarri dizkion salbuespenak. Hala, irailaren 6an onartutako Errege Dekretuaren arabera, hormigoiaren eta eraikuntzako makinen garraioa takografoaren erabilerari buruzko arauak betetzetik salbuetsita da, baita garraiolarien gidaldiak eta atsedenaldiak betetzetik ere....
continue reading
Garraio enpresa handiak lagundu eta garraiolari autonomoa baztertu dute kamioientzako Renove planean
||
Azaroaren 15era arte zabalik da kamioientzako Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen Renove planaren eskaerak aurkezteko epea. Bide telematikoz egin beharko da garraioan dabiltzan kamioiak modernizatzeko eta aldatzeko laguntzen eskaera, guztira zazpi milioi eurotik gora gehienak garraio-flota handiek eramango dituzte. Kamioi...
continue reading
Autonomoek kotizazio-sistema berri bat izango dute urtarrilaren 1etik aurrera
||
Langile Autonomoen Araubide Berezia berritu du Madrileko Gobernuak eta beraz aldaketak izango dira garraiolari autonomoen kotizazio-sisteman, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera. Lan-kontraturik gabeko jarduera ekonomikoetan dabiltzanek kotizatu beharreko zenbatekoa kalkulatzeko, mozkin edota irabazi-tarte batzuk dituzten taula batzuk erabiliko dira. Horiek finkatzen...
continue reading