Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Azken berriak

Milaka kamioi geldi Britania Handiko errepide bazterretan
||
Egoera kaotikoa eta anabasa handia izan da Britania Handiko errepidetan. Hainbat garraiolari geldi daude euro-tunelera eramaten dituen M20 autobidean, Europak Covid birusa dela eta mugak itxi eta gero. Frantziar estatura pasatzeko birusaren frogan negatibo ematea eskatzen dute, baina ez dakite...
continue reading
Bizkaiko Hiruren bulegoa eta Bideko Aterperen zerbitzuak zabalik Larrabetzun
||
Bideko Aterpek gasolindegia eta Hiru sindikatuak bulegoa ireki ditu Bizkaian, Larrabetzuko Sasine industrialdean (Utza kalea 7). Abenduaren 11tik Bizkaiko garraiolariek bertan eskainiko diren zerbitzuez baliatzeko aukera izango dute. Astelehenetik ostiralera goizeko 6.00tik arratsaldeko 20.00ak arte irekita egongo da eta itxita...
continue reading
Gipuzkoako aldundiak alde batera utzi ditu garraiolariak berriz ere: “berandu dator N-I errepidearen itxiera-abisua, maniobra aukerarik gabe utzi gaitu”
||
Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo jakinarazi zigun N-I errepidetik Beasain eta Andoain artean kamioiak pasatzea debekatuko duela, goizeko 8etatik gaueko 8ak arte, abuztuaren 8tik 23ra. Errepidean berritze lanak egitea ezinbestekoa dela badakigu, baina Aldunduak alde batera uzten gaitu beste behin ere:...
continue reading
Koronabirusaren erregistroa: Belgika eta Galizia
||
Galiziako Gobernuak argitaratu berri duen arau baten arabera koronabirusak eragin handia duen eremu batetik bertara iristen diren egoiliarrek eta ez-egoiliarrek komunikazio bat bidali behar dute. Eragin handiko eremuen zerrendan Aragoi, Katalunia, Nafarroa, EAE eta Errioxa daude. Baina, zer gertatzen da...
continue reading
Hiruk egokitzat jotzen ditu Ministerioarekin adostutako neurriak, eta Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuari mota bereko neurriak har ditzatela exijitzen die
||
Garraio geldialdia bertan behera   Salgaien errepideko garraioaren egoera prekarioa zen Covida iritsi aurretik, eta argi dago azken lau hilabeteetan ez dela egoera hori hobetu: garraiolarien lan-baldintzak asko zaildu dira. Estatuko garraio-elkarte batzuek garraio geldialdia deitu zuten datorren asterako, baina,...
continue reading
Hiruk bidesarien inposaketa politikari gipuzkoarren porrota dela berretsi nahi du
||
Mota guztietako ibilgailuentzat zer nolako bidesaria inposatuko duen iragarri du Gipuzkoako Aldundiak gaur. Hirun, bidesariak azpiegituren mantentze lana kudeatzen jakin ez duten politikarien porrota direla azpimarratu nahi dugu berriro ere: herritarrek bigarren aldiz ordaindu beharko dute orain bidea. Covid-19aren krisia...
continue reading
Europako mugikortasun-paketea onartu da
||
Mugikortasun paketea onartzeak hainbat aldaketa ekarriko ditu nazioarteko garraioan. Hainbat urtez eztabaidan aritu ondoren, legeria hurrengo egunetan Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Onartu diren aldaketen artean, langileen joan-etorriei buruzko zuzentaraua, merkatura sartzeko erregelamendua eta gidatze eta atseden denborei buruzko erregelamendua...
continue reading
Garraio-baimenen iraunaldia eta IAT pasatzeko epea luzatu dira
||
Koronabirusak eragindako ohiz kanpoko egoera dela eta, garraio-baimenen bisatuak egiteko epea 2021era arte luzatzea erabaki du Garraio Ministerioak. Edonola ere, 2020an bakoitzari dagokion hilabetean egitea gomendatzen dugu. Jada bisatu diren garraio baimenak ez dira 2023 arte berritu beharko (ohikoa baino...
continue reading
“Publikoa eta funtzeskoa zaintzeko, aberastasuna banatu behar da”
||
https://www.youtube.com/watch?time_continue=65&v=Y8QHoI2eyiQ&feature=emb_logo Ekainaren 19an lau hiriburuetan eta hainbat herrietan mobilizazioak deitzen ditu Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, zazpi alorretarako neurri zehatzak aldarrikatzeko. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak (sindikatu eta eragile askotako plataforma) ekainaren 19ko mobilizazio anitzak deitu ditu, “Publikoa eta funtsezkoa...
continue reading
Hiruk N-Ieko bidesaria gelditu eta era bidegabean kobratutako guztia itzultzea exijitzen dio Gipuzkoako Aldundiari
||
Euskal Herriko Garraiolarien Sindikatuak, Hiruk, N-Ieko bidesaria gelditu eta era bidegabean kobratutako guztia garraiolariei itzultzeko exijitzen dio Gipuzkoako Foru Aldundiari. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegiak baliogabetzat jo du N-I errepideko bidesaria arautzen duen 6/2018 Foru Araua, lehen kobrantzaren aurreko “bertsioa”...
continue reading