Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Azken berriak

Eguraldiak ez du zapuztu Deskargako bidesariaren aurka Urretxu eta Zumarragan egindako manifestazioa
||
Garraiolari autonomoen Hiru sindikatua eta A-636 Beasain-Bergara Peajerik Ez plataforma kalera atera dira gaur eguerdian Urretxu eta Zumarraga kaleetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak Deskargan jarrita daukan bidesariaren aurkako jarrera adierazteko. Eguraldiak ez du zapuztu eta jende mordoxka bildu da goizeko 11:00etan...
continue reading
Garraio arloko jokabide makurrak salatzeko postontzia ireki du Ministerioak webean
||
Garraio arloko jokabide makur eta desegokiak salatzeko postontzi bat ireki du ministerioak. Salaketa anonimoak egiteko lekua izango da. Garraio arloko Ikuskaritza eraginkorragoa izan dadin, Garraio Ministerioak postontzi bat jarri du bere web orrian:  bertan garraioaren ikuskaritzak iker ditzakeen praktika irregularren salaketa...
continue reading
Hiruko garraiolarien batzarrak berriro lanera itzultzea erabaki du
||
Gaur arratsaldean Lasarten bildu diren Hiruko garraiolari autonomoek lanera itzultzea erabaki badute ere, euren aldarrikapenen alde borrokan jarraitzeko konpromisoari eutsi diote. Esan dute adi egongo direla, euskal administrazioek garraiolariaren eskaerak aztertzeko emandako hitza bete dezaten.  Batzarrak ondo ikusi du iritzi...
continue reading
Geldi dauden garraiolariek bidesarien salaketa egin dute Aldundiaren aurrean
||
Hiruko garraiolari autonomoek elkarretaratzea egin dute gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean, kamioiei kobratzen dizkieten bidesarien aurkako jarrera adierazteko. Prentsaren aurrean adierazi dutenez, errepideak ondasun publikoak badira eta garraiolariek zerbitzu publikoa egiten badute, bideen finantzaketa eta mantentze-lanak ere publikoak izan beharko...
continue reading
Hiruko garraiolariek geldi eta mobilizatzen jarraituko dute garraio duinaren alde
||
Hiruko garraiolari autonomoak batzarrean bildu dira igandean eta gehiengo zabalak geldi jarraitzea erabaki du. Eta baita beren aldarrikapenen alde, eta garraioan baldintza duinak eskatzeko mobilizatzea ere. 150 garraiolari elkartu dira Altsasun egin den ez-ohiko batzarrean. Batzarrak berretsi eta positiboki baloratu...
continue reading
Igandean erabakiko dute Hiruko garraiolari autonomoek lanuztearekin jarraitu ala ez
||
Hiru garraiolari autonomoen sindikatuko zuzendaritzak gaur goizean egindako bileran erabaki du afiliatuak ezohiko batzar batera deitzea igandean, goizeko 10.00etan, Altsasun, garraioaren defentsarako plataformak deitutako lanuztea babesten jarraituko duten ala ez erabakitzeko. Sindikatuko arduradunek gaur goizean egindako bileran argi ikusi dute...
continue reading
Garraiolari autonomoen manifestaldi jendetsua Bilbo erdian
||
Mila garraiolari inguruk parte hartu du Moyua plaza eta Jesusen Bihotzaren plazaren artean eguerdian geldi dauden garraiolariek egin duten manifestazioak. Euren aldarrikapenak Bilboko erdigunera eraman dituzte Hiruko ordezkariek, Confebasc eta Jaurlaritzaren egoitzen aurrera, ostegunean. Garraioaren Defentsarako Plataformak deitutako lanuztearekin bat...
continue reading
Garraio departamentuko arduradunak bildu dira Hiruko garraiolariekin Lakuan
||
Garraiolari autonomoen hiru ordezkari Eusko Jaurlaritzako Garraio departamentuko arduradunekin bildu dira gaur goizean; Pedro Marco sailburuordearekin eta Esteban Elola lankideari sindikatuak azken egunetan euskal administrazioen aurrean publikoki defendatutako planteamenduak helarazi ahal izan dizkiete. Nafarroako Gobernuarekin astelehenean eta Jaurlaritzarekin asteazken honetan...
continue reading
Ertzantzak ez die utzi garraiolariei, ez Bilbo erdigunera sartzen, ez portura hurbiltzen
||
Garraioan astebeteko geldialdia bete da, HIRUk sektorearen arazoak azaldu ditu, bere aldarrikapenak aurkeztu administrazioen aurrean, eta uste du unea dela Eusko Jaurlaritzari, Foru Aldundiei eta Nafarroako Gobernuari zuzenean eskatzeko garraioaren egoera jasangaitzari irtenbidea emango dien beharrezko neurriak har ditzatela. Iruñea,...
continue reading
Hiruko garraiolarien kamioi karabana jendetsua Oiartzundik Donostiara
||
Ikusgarria izan da garraiolari autonomoek goizean Oiartzundik Donostiara egindako kamioi karabana. Ehunka kamioik hartu du parte garraioaren egoera larria salatzeko, sektorean baldintza duinak aldarrikatzeko eta neurri zehatzak eskatzeko. Adegitik eta Batzar Nagusietatik pasa dira, Gipuzkoako enpresarien elkarteari tarifen berrikuspena babestu...
continue reading